XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurutze kalean, 20 zenbakian, Oilarra Periko bizi zen bere bost txitoekin eta ama Oilorekin.

Ormaren, bestaldean, zapataginak mailukatzen zituen zapaten takoiak eta, zutabeen gainean, jostunak amantalak ebakitzen zizkion zurginari.

Txitoek ba zekiten noiz biltzen ziren hirurok tabernara joateko, eta Oilarra Perikok bere semeak ofizio on bat ukan zezaten aprobetxatzen zuen.

Eta ba ziren izan, jostun, zapatagin eta zurgintza-ofiziale.

Maisuek, gauez sartzen zirenean, zapatak bigizta eta guzti aurkitzen zituzten, txalekoak botoituak eta kaxetako iltzetxoak kuntzeetan sartua.

- Nor izango da, nor ez da izango?.

Eta kukuerlojuak ordubatak, ordubiak, hirurak... markatzen zituen, eta horrela pasatzen zen gaua, norbera bere etxean pentsatzen, bere hauzoari gertatzen zitzaiona kontatzen ausartu gabe.

Bitartean, tximeleta sagutxoarekin ezkondu zen.

- Nire ezkonlaguna izan nahi zenuke, Oilarra Periko? - Ez, nik nire seme jostunarentzat gura zintudan.